¡CUMPLIMOS 50 AÑOS!

Y EMPEZAMOS CON EL TXUPINAZO

PREGOIA- PREGÓN

50 urte pasa dira lehen hazi hura landatu zenetik. Landatu zenutenetik. Hazi, Bizi, eta ikasi egin dugu ordutik: Egunez-egun, kolpez-kolpe eta festaz-festa.

50 años, creciendo, viviendo y aprendiendo.

Ikastola gurea dela sentituz, aguraindar euskaldunak sortuz. Heziz. Pedro Lope de Larrea eskulturgileak mende batzuk atzerago egin bezala, irudi koloretsuak sortu ditugu herrian, Lautada osoan. Mapari kolorea aldatu diogu. Mapari kolorea aldatzen ari gara! euskaldunon kopurua ezerezetik gora ekarriz. Ikaslez-ikasle, eta familiaz-familia.

Estamos cambiando el color al mapa de la Llanada, siendo cada vez más los que conocemos y hablamos nuestra lengua.

Urteak pasa dira, bai, bidea hasi zenetik. 50. Baina iritsi al gara helmugara? Ezta pentsatu ere! Lurpean gordetako ezkur izatetik haritz indartsu eta dotore izatera iritsi gara.Asko gara! Ttipi- ttapa, aurrera. Adarrez-adar, gora! Pausuz-pausu euskaraz, bidea eginez. Asko handitu gara! Bai! Baina bide luzea dugu oraindik aurretik. Luzea eta bihurgunez betea. Erronkaz josia.

Hemos cumplido todos los objetivos?Por supuesto que no, queda un largo camino por recorrer, lleno de obstáculos y nuevos retos.

Non daude lagunak? Ikastolan!

Non ikasten da euskaraz?Ikastolan!

Nola bultzatu euskara? Elkarrekin!

Baina elkarrekin non? Ikastolan, bai. Eta etxean. Herrian, Plazan. Koadrillan… Elkarrekin asko gara!

Euskaraz abesten dugu. Euskaraz maitatzen dugu. Hitz egin dezagun euskaraz, bizi gaitezen euskaraz! Euskaraz bizi ezean, zertarako izan euskaldun?

¡El euskera nos une! Pero no solo en Lope de Larrea! También en la calle, en familia,con la cuadrilla…Pixka bat, es mucho!

Goza itzazue jaiak euskaraz! Euskaraz, eta aske.

GORA AGURAIN! GORA ZUEK ETA GORA LOPE DE LARREA