Haritza Guraso elkarteak ikastolako ikasle guztien familiak batzen ditu. Irakasleekin batera, eskolako urteko planak jasotzen dituen jarduerak eta ikasleek beharrezkoa duten materiala kudeatzen ditu.

Haritza elkartearen zuzendaritza bi urtean behin berritzen da eta zuzendaritza hori ikasleen ama, aita edota tutoreek osatzen dugu eta eskolan jaso zein egiten dituzten jarduera guztiak kudeatzeaz arduratzen gara borondatez; besteak beste, ikasleen txangoak edota barnetegiak lotzeaz, ordainketak kudeatzeaz, liburuak banatzeaz, autobusen kontratazioaz, etab. Horren guztiaren helburua, desberdintasunak ekidin eta eskola garaian dauden aukera guztiak zukutzea da.

Gogoratu, denok osatzen dugu Haritza!