LH1-2-3 KIMU METODOLOGIA

Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetara bideratutako proiektua da Kimu. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu.

LH 1. eta 2. mailak hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: ErronkaEuskara eta literatura eta Matematika. LH 3. mailan Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie. 

Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko irakasleari.

Diziplina bakoitzak malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.

LH4-5-6 EKI METODOLOGIA

Konpetentzietan oinarritua


Ikaslearen irteera-profila da eki proiektuaren abiapuntu eta helmuga. Ikasleak pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten trebatu behar du. Hau da, edozein bizitza-egoeretan konpetentea izan behar du.

Integrazioaren pedagogiaz


Egoerei irtenbideak aurkitzen ikastea, egoera berrietan ikasitakoa baliatzea. Egoera erreal baten aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.