LARDERO 2025

AURTEN OTSAILAREN 27AN OSPATUKO DUGU

Ohitura zaharrak ezin dira ahaztu, eta horregatik, Aste Santua baino 40 egun lehenago (garizuma), Lardero eguna ospatzen dugu Agurain-en. Kristau erlijioan, garizuma aldian, haragirik ez da jaten ostiraletan. Lardero egunean beraz, haragiari agur esaten zaio eta txistorra edo txorizoarekin ospatzeko ohitura dago.

Lardero egunean baserritarrez janzten gara, atondutako makila eskuan hartzen dugu eta herrian zehar “eskean” ateratzen gara. Ikas2n bitan abestu ondoren, San Juan plazan abestuko dugu beste bitan. Gero, banatu egiten gara herriko txoko guztietara heltzeko.  Herrian zehar jasotako guztia (normalean janaria izaten da), eskolara ekartzen dugu merienda eder bat egiteko lagunekin.