HAUR HEZKUNTZAN MUGIMENDU AUTONOMOA METODOLOGIAREKIN 22-23 IKASTURTEAN HASI GARA.

Gurean:  elkarlanean, haziak ereiten eta loratzen.”

 

Mugimendu autonomoko baliabidean murgildurik gabiltza, Haur hezkuntzako Curriculumna aurrera eramateko baliabidean murgilduta.

 

Haurra ardatza da eta objektuekin , berdinekin eta helduarekin harremanduko da. Bere garapen osoa eta orekatua lortzeko hezitzaileen esku-hartze adostu eta  bateratua ezinbestekoa da. Garapen hau bizipenetan oinarritu behar da, manipulazio eta esperimentazioaren bidez, zentzumenak pizteko eta haurren benetako autonomia garatzeko. Honekin lotua, klabea den beste elementua espazio eta baliabideen diseinua eta kudeaketa da. Honetan oinarrituta gure espazio eta ekosistemak diseinatu ditugu lengoaia ezberdinekin lotuta, gorputzarekin lotuta, hizkuntzekin, matematikarekin, zientzia eta esperimentazioarekin, artearekin edo eta jolas sinbolikoarekin. Ekuazio honi  Haur hezkuntzako hezitzaileen esku-hartze bateratua gehitu behar zaio. Esku-hartze honetan eta haurra erdiguenan kokatzen dugula ahaztu gabe, familiekin dugun harremana eta elkarlana zaintzen dugu.