Ikastolako batzorde mixtoetan ikasle guztien familiek har dezakete parte. Bertan, irakasleekin batera, urteroko plana garatzen eta ikastola eta bere jarduera egungo beharretara egokitzen saiatzen gara. Batzorde horiek gure umeen hezkuntzan parte aktibo izan gaitezen daude sortuta.
Batzorde horietan antolatzen ditugu Agate deuna festa, ikastolako jaia, web orrialde hau, patioan egin diren hobekuntza guztiak, bandalismoaren kontra edota elkarbizitzaren alde egindako ekimenak,…
Bilerak hilean behin izaten dira, baina badira bileretatik haratago ere egin daitezkeen gauzak. Guztion laguntza, ideiak eta konplizitatea ezinbestekoak dira. Gure umeak dira! Anima zaitez eta eman ezazu izena!
