BIDELAGUN

  • LH 5. mailan astelehenak eta asteazkenak 16:45etatik 17:45etara.
  • LH 6. mailan astearteak eta ostegunak 16:45etatik 17:45etara.

Zertan datza Bidelagun programa?

Programaren helburua da eskola-arrakasta indizeak hobetzea, eta, horretarako, hauek egin nahi dira: 

– Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabil dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko. 

– Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, area edo materia instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.

– Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea. 

– Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.