Lope de Larrea ikastola 73-74 ikasturtean, gurasoen kooperatiba bezala, jarri zen martxan, apaoiz etxean. Ikastolak izen bat behar zuen, non herrikoa zen pertsonai batena izatea erabaki zen; “Pedro Lope de Larrea” eskultoreahain zuzen ere. Izan ere, “Andra Mari eliza” erretabloa, berak egindako artelan ederrenetariko baten adierazle dugu. Hortik dator gure ikastetxearen izena.
1993 urtean, guraso kooperatiba eskola publikoarekin bat egin eta eskola publiko bateratu bat izatera pasa zen. Gaur egun, ikastolako eraikina, IKAS1 moduan ezagutzen dugu eta eskola publikoa zen eraikina IKAS2 moduan. “2023-24 ikasturtean 50. urteurrena ospatu da.
Ikastetxean, urteak daramatzagu euskal gizartearen eta kulturaren balio eta identitateetatik abiatuta beste kultura, gizarte, hezkuntza, balio eta abarrekiko aberastasuna eta errespetua irakasten.