HELBURUA
Gure helburua ikastolako urteko plana modu eraginkor eta ekitatiboan garatzen laguntzea da. Plan horrek jasotzen dituen ekimenak derrigorrezkoak dira ikasleentzat eta Haritzatik, irakasleekin batera, horiek guztiak bideratzen saiatzen gara.
Horrekin batera, testuliburuak erosten ditugu (eskaera handia eginez, familia bakoitzarentzat aurrezki handia suposatzen baitu) eta eskolarako materiala ere kudeatzen dugu. Ikasle guztiei kuaderno, errotuladore,… berdinak ematen zaizkie. Modu horretan, aurrezteaz gain, ikasleen arteko desberdintasunak ekiditen dira.
KUOTAK
Urtean 56 euroko 4 kuota ordaintzen dira ikasle bakoitzeko. Kuota hau 28 eurokoa da gela egonkorreko eta LHn, testu liburuak erabiltzen ez dituzten ikasleentzat (ikasle itsuak, esaterako).
Zer ordaintzen dugu kuota hauekin?
- LHko ikasleen liburuak
- Eskola-materiala (koadernoak, arkatzak, boligrafoak, rotulkiak, karpetak, kalkulagailuak,….)
- HHko ikasleentzako pardelak eta toallitak
- Barnetegiak (Ampak %50 ordaintzen du eta familiek beste %50a)
- Autobusak txango eta barnetegietarako
- Txangoetako museoetako sarrerak
- Barnetegietako monitoreak
- Igeriketa klaseak LH2 eta LH3n
- Sexualitate tailerrak LHrako
- Sorlasean ekimena HHn eta LHn
- Opakuara, Olentzero ea Mari Domingi ikusteko egiten diren bisitak eta beste ospakizunetako merendola batzuk
- LH6ko ikasleek jasotzen duten oroigarria
- HHko ikasleek jarraitutako Mugimendu Autonomo didaktikarako materiala
- Antzerkiak
Eta guraso elkarteko zuzendaritzan gaudenok, zer egiten dugu?
- Kuotak eta elkartearen ekonomia kudeatu
- Galzarreko eskolaz kanpoko ekimenak antolatzen ditugu
- Ikastolako batzorde mixtoetan hartzen dugu parte. Euskara, patio, jaiak, elkarbizitza, jantoki eta teknologia berrien arloan hitza badaukagu. (Gogoratu, batzorde horiek guraso guztiei irekita daude )
- Jarduera guztiak aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak kudeatzen ditugu eta baita behar diren monitoreak kontratatu ere.
- Gurasoentzako hitzaldiak antolatzen ditugu
- Ikastolako familiei kasu egin eta gure elkartearekin erlazionatutako guztia komunikatzen diegu
- Harreman zuzena dugu zuzendaritza taldearekin egunerokoa kudeatzeko
Lan hori guztia norbere borondatez egiten dugu.
